Donostiako Klasikoa Urrakitik igaroko da uztailaren 31n

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 12a, 10:56

San Inazio egunez, 14:00ak aurretik iritsiko da txirrindularien proba Azpeitira. Loiolatik iritsiko da lasterketa herrira, eta Urraki izango dute txirrindulariek Donostiako Klasikoko eguneko bigarren mendatea.

Uztailaren 31n, San inazio egunez, jokatuko da aurtengo Donostiako Klasikoa, eta eskualdeko errepideetan egingo dute txirrindulariek ibilbideko lehen zatia. 2019an jokatu zen azkeneko aldiz txirrindularien proba, eta bi urteren ondoren ibilbidean aldaketak iragarri dituzte antolatzaileek.

Lasterketan sei mendate puntuagarri izango dira, eta horietako bat izango da Azpeitiko Urraki (2. mailakoa). Hain zuzen ere, probako bigarren mendatea izango da Urraki. Azkoititik iritsiko da lasterketa Azpeitira; antolatzaileek aurreikusitako orduen arabera, 13:38 eta 13:49 aldean iritsiko dira lehen txirrindulariak Loiolara, eta Errezilerako nahiz Urrakirako bideak bereizten dituen biribilgunean 13:42 eta 13:54 artean izango dira. Urraki mendatearen gaina egitea, berriz, 13:53 eta 14:06 artean espero dute antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide