Kulturazek jakinarazi duenez, Cordobako (Andaluzia, Espainia) Viva Belgrado taldeak ezin izango du zapaturako iragarrita zegoen kontzertua eskaini. Azkoitiko Ro taldearekin batera eman behar zuten kontzertua Viva Belgradokoek, baina azkenean bertan behera gelditu da. Hala eta guztiz ere, Ro taldea Sanagustin kulturguneko agertokian izango da zapatuan, hilak 27, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa da, eta oraindik ere eskuragarri daude emanaldirako gonbidapenak; izan ere, Viva Belgradoren kontzertua bertan behera gelditu ostean hainbat sarrera itzuli dituzte.