Ur saneamendu sarea hobetzeko lanak egiten ari dira Perez Arregi plazaren ondoan

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 13a, 12:42

Obretako irudia. (Azpeitiko Udala)

Egunotan ur saneamendu sarea hobetzeko lanak gauzatzen ari dira Perez Arregi plazaren ondoan. Gipuzkoako Urak ari da lanak gauzatzen, Azpeitiko Udalaren hala adostuta. Obren aurrekontua 12.865,25 eurokoa da, eta erakundeak azaldu duenez, horiek datorren astearen bukaerarako amaituta izatea aurreikusten dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide