Tourreko gizonik indartsuena dela erakutsi du gaur ere Tadej Pogacarrek. Aurtengo edizioan bigarren garaipena poltsikoratu du liderrak Muret eta Saint-Lary-Soulan Col du Portet arteko etapan, Pirinioetako etapa nagusian, eta gero eta gertuago du Esloveniakoak bere bigarren Tourra. Vingegaard eta Carapaz ondoan izan ditu helmugan Pogacarrek, eta bi horiek dira orain, hurrenez hurren, podiumaren bigarren eta hirugarren mailan.
Hamazazpigarren etapa osatuta, Semie eta Biyok taldeak lehen postua berreskuratu du Pourraren sailkapenean. Honela dago, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.