Amaitu dituzte ur saneamendu sarea konpontzeko lanak Perez Arregin

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 16a, 10:23

Ur saneamendua konpontzeko lanak Perez Arregi plazaren ondoan. (Azpeitiko Udala)

Aste honetan ur saneamendu sarea hobetzeko lanak gauzatu dituzte Perez Arregi plazaren ondoan. Gipuzkoako Urak aritu da lanak gauzatzen, Azpeitiko Udalaren hala adostuta. Erakundeak jakinarazi duenez, dagoeneko amaitu dituzte lan horiek, astearen hasieran aurreikusi zuten moduan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide