Euskal Herriko rock musikan oinarritutako Txiki Rock ikuskizuna izan da gaur arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Uztailerako antolatutako Azpeitia bizi! egitarauaren barruko hitzordua izan da gaurkoa, eta jende ugari bertaratu da emanaldira. 18:00etan hasi da ikuskizuna, eta hainbat euskal kanta eskaini dituzte, hala nola Kortaturenak, Itoizenak zein Hertzainakenak. Gainera, Euskal Herriko rock musikaren nahiz taldeen azalpenak entzuteko aukera izan dute emanaldira animatu direnek.
(Argazkiak: Kulturaz kooperatiba)