Mirari Uria Realeko emakumeen lehen taldean ariko da datorren denboraldian

Julene Frantzesena

Alex Uranga Realeko kontseilaria, Mirari Uria jokalaria eta GarbiƱe Etxeberria kirol zuzendaria gaur Reale Arenan. (Reala)

Orain arte bigarren taldean aritu da Uria, nahiz eta hainbat lan saio egin dituen eta hainbat partida jokatu dituen talde nagusiarekin. Azpeitiarrak 27 zenbakiarekin jokatuko du datorren sasoian talde txuri-urdinean. 

Mirari Uria futbol jokalari azpeitiarra Realeko emakumeen lehen taldean ariko da datorren denboraldian. Orain arte bigarren taldean aritu da Uria, nahiz eta hainbat lan saio egin dituen eta hainbat partida jokatu dituen talde nagusiarekin –2019ko urrian egin zuen lehen taldearekin debuta–. Realak azaldu duenez, harrobiko filosofiaren aldeko apustua egiten jarraitzen du: "Realak Uriaren aldeko apustua egin nahi du etorkizuneko proiektu gisa".

Joan zen denboraldian 18 gol sartu zituen Uriak Realeko bigarren taldearekin, eta Liga Nazionaleko jokalari garrantzitsuenetariko bat izan da. Natalia Arroyo entrentzaileak azaldu duenez, Uriaren "kalitate tekniko handia" hartu du kontuan jokalaria talde nagusian sartzerakoan. Azpeitiarrak 27 zenbakiarekin jokatuko du datorren sasoian talde txuri-urdinean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide