Azpeitia Bizi kultur eta aisia programazioaren barruan, bi jolas parke ezarri ditu Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, Betharrameko eta Perdillegiko atarietan. Goizean goizetik hasita, hainbat haur eta gaztetxo jolasean ibili dira puzgarrietan, eta arratsaldean ere izango da horretarako aukera. Gune bakoitzerako ordu eta erdiko bost txanda finkatu dituzte, eta aurrez gonbidapena eskuratu beharko da puzgarrietan ibiltzeko. Honako lotura hauetan eskura daitezke txandetarako doako sarrerak:
Betharrameko jolas parkea (3-10 urte artekoentzat)
Perdillegiko jolas parkea (10 urtetik gorakoentzat)