Biharko hondar eskultura tailerrerako prestatzen

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 21a, 15:13

Andoni Bastarrika lanean, gaur. (Nerea Uranga)

Bihar goizean hondarrarekin eskulturak egiten ikasteko aukera izango da herriko plazan. Uztaileko kultur eta aisialdi ekintzen programazio bereziaren barruan, tailerra emango du Andoni Bastarrika azpeitiarrak bertan, 11:00etatik aurrera. Azpeitia bizi leloarekin egiten ari diren ekitaldi gehienetan ez bezala, biharko tailerrean parte hartzeko ez da behar aurrez izena ematerik edo gondidapena eskuratzerik.

Biharko tailerrari begira gaur bertan lanean hasia da Bastarrika. Goizean, poni baten irudia lantzen aritu da plazako kioskoan (argazkian).

Uztaileko ekintzen barruan beste bi hitzordu ere izango dira bihar arratsaldean plazan: musika eskolako txistularien eta Banda Gaztearen kontzertua 19:30ean, eta Bandaren pasodobleen kontzertua 21:30ean. Horietaz gozatzeko bai, gonbidapenak eskuratu beharko dira aurretik, lehen kontzerturako hemen, eta bigarren kontzerturako hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide