Jende ugarik parte hartu zuen atzo, ostirala, Ikasle Abertzaleak Euskal Herriko ikasle langileen antolakunde sozialistak Azpeitian antolatutako Eskola Ibiltarian. Goizean goizetik hasita, hainbat ekintza egin zituzten "ikasle mugimenduaren formakuntzarako". Goizean, parte hartzaileei harrera egin ondoren, mendi irteera egin zuten. Ostean, bazkaltzeko elkartu ziren guztiak; Urola Ikastolako frontoian eta Frontoi Txikian sei laguneko mahaietan banatuta bazkaldu zuten. Arratsaldean, berriz, bi hitzaldi izan ziren Nazio auziaz hausnartzen eta Ikasle Abertzaleaken azken urteei begirada bat izenburupean. Segidan, Soreasu antzokian ekitaldia egin zuten. Eskola Ibiltaria bukatzeko, Rodeo eta Desgaraian taldeen kontzertuak izan ziren, Gaztetxean.
Argazkiak: Ikasle Abertzaleak.