Datorren zapatuan eta igandean bisita gidatu bana izango da Azpeitian. Uztailaren 31n, larunbata, izango da aurrenekoa, Loiola, San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa izenburupean. Bigarrena, berriz, igandean, abuztuaren 1ean, egingo dute, Loiola Iñigoren umearoan eta gaztaroan izenburupean. Bi saioak 11:00etan hasiko dira Loiolako Turismo Bulegoaren aurretik, eta Vicente Davilak egingo ditu gidari lanak.
Bisitak doakoa izango dira, baina horietara joan ahal izateko, aurrez izena eman behar da 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo Loiolako turismo bulegora joanda. Larunbateko bisita ordu eta erdikoa izango da, eta igandekoa bi ordukoa.