Ilunpeko pilotariek garaipen gozoa erdietsi zuten atzo, igandea, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Izan ere, Euskal Herriko Herriarteko Esku Pilota Txapelketa irabazi zuten han Lezamaren aurka, eta gaur, astelehena, ongietorria egin die Azpeitiko Udalak atzoko protagonistei. Nagore Alkorta alkateak eta Egoitz Arruti Kirol zinegotziak hartu dituzte Ilunpeko kideak udaletxean, eta garaipenagatik zoriondu dituzte horiek.