Bihar izango da Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua

Maialen Etxaniz 2021ko uzt. 27a, 20:26

Joan zen astean eskaini behar zuen Udal Musika Bandak pasodobleen kontzertua, baina hainbat arrazoi tarteko bertan behera gelditu zen. Aurreko kontzerturako gonbidapenek oraingorako ere balioko dute. Oraindik gonbidapenak hartu gabe dituztenek ere eskura ditzakete biharko emanaldirako sarrerak Interneten

Bihar, asteazkena, eskainiko du Azpeitiko Udal Musika Bandak uztailaren 22an eskaintzekoa zen pasodobleen kontzertua. Hainbat arrazoi tarteko utzi behar izan zuten bertan behera emanaldia, eta gaur jakinarazi dute data berria. Horrenbestez, bihar, uztailak 28, eskainiko dute pasodobleen kontzertua. Emanaldia plazan izango da, 21:30ean hasita.

Joan zen asteko kontzerturako sarrerek biharko emanaldirako balioko dute, baina sarrerarik ez dutenek gonbidapenak eskuratzeko aukera dute oraindik. Horretarako, eskuragarri jarri dituzte sarrerak honako lotura honetan. Aforo mugatua tarteko, kontzertua ikusteko ezinbestekoa izango da gonbidapenak izatea. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide