Historian atzera eginda, Ilustrazio garaian nabarmen garrantzitsua izan zen Bergara, eta zutik dirau oraindik Errege Seminarioak. Gainera, bertan isolatu zuten Elhuyar anaiek Wolframa; horregatik dago izendatuta Europako Historic Site.
Horren guztiaren berri ematen du Errekalde Jauregian kokatuta dagoen Laboratorium Museoak, bertako zein nazioarteko zientzialariak eta zientzia-zaleak txunditu dituenak. Baina hori baino askoz gehiago dira Laboratorium museoa eta Bergara: publiko guztiari zabalik eta bizi-bizirik dauden esperientziak dira.
Hori guztia bere horretan ezagutzeko, Udalak eta Laboratorium museoak programa zabala prestatu dute eta baita mota askotako bisita gidatuak ere; besteak beste, Telesforo Monzonen bizileku izan zen Olaso Dorrera. Halaber, herrigunetik atera eta naturaz disfrutatu nahi izanez gero, badago horretarako aukera ere, dolmenen ibilbidearekin.