Ordutegia aldatuko dute etzitik aurrera hondakin komertzialen bilketan

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 28a, 10:36

Uztailaren 30etik abuztuaren 28ra bitartean, 10:00etarako atera beharko dituzte saltokietako hondakinak, atez ate jasotzeko.

Opor sasoiak iristen direnean ohi duenez, ordutegi aldaketa iragarri du datozen asteetarako Urola Erdiko Mankomunitateak hondakin komertzialen gaikako bilketan.

Horrela, etzitik aurrera, uztailaren 30etik abuztuaren 28ra bitartean, saltokiek 10:00etarako atera beharko dituzte mankomunitateak atez ate jasotzen dizkien hondakinak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide