Begoña Azkue eraikin publikoetako garbitzaileak eta Pello Elorza Udal Euskaltegiko euskara irakasleak bukatu dute beren lan ibilbidea, eta biek urteetan zehar egindako lana eskertu nahi izan du Azpeitiko Udalak haien despedidan. Azkue 2007tik aritu da garbitzaile lanetan; Elorza, aldiz, 1984tik izan da udal euskaltegiko euskara irakasle. Beraz, 14 eta 37 urte egin dituzte lan udal azpiegituretan. Hori dela eta, aitortza ekitaldia egin diete udaletxean, eta bertan izan dira haien lankideak nahiz udaleko ordezkariak; hain zuzen, Nagore Alkorta alkatea eta Josu Labaka zinegotzia.
Alkortak eskerrak eman dizkie Azkueri eta Elorzari urte guzti horietan egindako lanagatik: "Urte guzti hauetan herriaren zerbitzura eginiko lana aitortu eta eskertu nahi dizuegu. Eta hemendik aurrera onena opa dizuegu zuen bizitzetan".