Beste begirada bat COVIDari ekitaldia antolatu du Hemen Gaude taldeak biharko, hilak 30, eta etzirako, hilak 31. Ekitaldi horietan Idoia Larrañaga, Joseba Argintxona eta Pako Iriarte hizlariek parte hartuko dute; horiek dira hiru astez Euskal Herri osoan zehar Bizitza plataformaren Hitza Plazaz Plaza ekimenean parte hartu duten kideak. COVID-19 gaitzaren inguruan "iturri ofizialetatik eman ez diren informazioa eta iritziak" plazaratuko dituzte hiru hizlariek. Horrez gain, parte-hartzaileek gaiaren inguruan hitz egiteko aukera ere izango dute. Plazan izango dira ekitaldiak, 11:30ean hasita.
Bestalde, ekitaldiok "alaitasunez, musikaz lagunduta eta jai giroan" egingo dituztela nabarmendu dute Hemen Gaude taldeko kideek, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete, "iritziak elkarbanatu eta une alai bat igarotzeko".