Udako oporrak tarteko, gaur itxiko dute Udal Liburutegia. Bi astez izango da itxita eraikina, eta abuztuaren 16an, astelehena, zabalduko dute berriro. Abuztuko bigarren hamabostaldian honako ordutegia izango du guneak: astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara egongo da irekita liburutegia, eta larunbatetan itxita egongo da.