Bi autoren arteko istripua izan da gaur, ostirala, Oñazbidea kalean, suhitzaileen parkearen parean. Bi autok elkar jo dute, eta suhiltzaileak nahiz larrialdi zerbitzuetako profesionalak bertaratu dira ezbeharraren lekura. Uztarriak jakin ahal izan duenez, bi pertsona eraman dituzte Zumarragako ospitalera zaurituta. Istripuak ez du eragin handirik izan errepidean, eta uneotan ez dago arazorik trafikoan.