Donostiako Klasikoa gizonezkoen txirrindularien lasterketak Azpeitia zeharkatu du gaur, larunbata. Iazko etenaren ondoren, urteko sasoi honetan horren ohikoa zen probak ez du hutsik egin aurten ere.
13:30 aldean iritsi da tropela Azpeitira Azkoititk, eta GI-2634 errepidetik egin du bidea osorik. Errepide bazterretan herritar ugari elkartu da proban parte hartzen ari ziren lasterkariei animoak emateko. Lasterketa Azpeititik pasatu denean txirrindulari guztiak elkarrekin igaro dira; ez da izan ihes egindako txirrindularirik inor baino lehenago.
Azpeitia, ordea, ez da izan eskualdetik igaro den herri bakarra; izan ere, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Azkoitia ere igaro dituzte txirrindulariek gaurko egunean.