Iraila bitartean itxita izango da Elkar-ekinek kudeatzen duen Elkargunea, baina bigarren eskuko arropa denda zabalik izango da hainbat egunetan. Hain zuzen ere, abuztuaren 7an, 13an, 14an, 19an, 20an, 21ean, 26an, 27an eta 28an irekiko dute. Egun horietan goizez nahiz arratsaldez eskainiko dute dendako zerbitzua: 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era, hain zuzen ere. Irailean hartuko dute ohiko martxa bi saltokiek.