Lapurreta egin dute Azpeitiko bi tabernatan

Ihintza Elustondo 2021ko abu. 3a, 15:30

Garmendipe taberna.

Garmendipe tabernan sartu dira lapurrak bart, eta dirua nahiz tabakoa eraman dituzte. Sanjuandegiko Baigeran ere dirua ostu zuten joan zen astean.

Azken egunotan lapurreta egin dute herriko bi tabernatan. Batetik, Garmendipe tabernan sartu dira lapurrak bart, eta joko makina apurtu eta han zegoen dirua eraman dute. Horrez gain, tabernako diru kutxan zeuden txanponak eta tabakoa ere ostu dituzte. Gaur goizean ohartu da tabernaren jabea lapurreta egin dutela; haren arabera, leiho batetik sartu dira Garmendipera. Bestetik, Sanjuandegiko Baigeran sartu ziren lapurrak joan zen astean, eta tabernako kutxan gordeta zuten dirua eraman zuten handik ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide