Burdinbidearen Euskal Museoko trenek astegunetan ere egingo dituzte bidaiak abuztuan

Andoni Elduaien 2021ko abu. 4a, 08:15

Trena Lasaoko geltokian. (Argazkia: Burdinbidearen Euskal Museoa)

Astelehenetan izan ezik, asteko gainerako egun guztietan egingo dituzte bidaiak Burdinbidearen Euskal Museoko trenek. Diesel trakzioko trenen bidaiak astegunetan izango dira eta lurrun trenarenak asteburuetan.

Abuztuan zehar, Burdinbidearen Euskal Museoko trenek astegunetan ere egingo dituzte bidaiak Azpeititik Lasaora. Astelehenetan trenek ez dute bidaiarik egingo, baina bai asteartetik igandera artean. Hain zuzen ere, asteartetik ostiralera, Burdinbidearen Euskal Museoko diesel trakzioko tren historikoek 12:00etan eta 17:30ean egingo ditu bidaiak.

Lurrun trenaren bidaiak, berriz, larunbatetan eta igandeetan egingo ditu ibilaldiak. Larunbatean 12:00etan eta 17:30ean izango dira bidaiak, eta igandeetan 12:00etan.

Museoaren ordutegia

Burdinbidearen Euskal Museoak udako ordutegia du uztailaz geroztik. Asteartetik zapatura bitartean, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era egongo da zabalik. Aldiz, igandeetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara irekiko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide