Pol Alvarezek Donostiako Musika Hamabostaldiko organo kontzertua eskaini du Loiolan

Andoni Elduaien 2021ko abu. 4a, 08:30

Giampaolo di Rosa organo jotzailea zen izateakoa atzo Loiolako basilikan, baina arrazoi pertsonalak tarteko ez zen Azpeitira etorri. Bere ordez Pol Alvarezek eskaini zuen kontzertua.

Pol Alvarez Viciana organo jotzaile kataluniarrak 82. Donostiako Musika Hamabostaldiaren Organo Zikloari zegokion organo kontzertua eskaini zuen atzo, asteartea, Loiolako basilikan. 20:00etan hasi zen organo jotzaile kataluniarraren emanaldia Loiolan, eta azpeitiar nahiz inguruko herrietako ikus-entzule ugari elkartu zen bertan.

Hasiera batean Giampaolo di Rosa organo jotzailearen emanaldia zegoen hitzartuta gaurko, baina arrazoi pertsonalak tarteko, ezin izan zuen Loiolan kontzertua eman. Bere ordez aritu zen Pol Alvarez Viciana atzo basilikan. Besteak beste, Johann Sebastian Bach, Marcel Dupré eta Charles-Marie Widor konpositoreen abestiak eskaini zituen kataluniarrak.

Tetraphilla Ensemble, hurrengoa

Musika Aitzaki atalaren barruan, Tetraphilla Ensemble seikotearen Ad Maiorem Dei Gloriam emanaldia izango da abuztuaren 19an, osteguna, 19:30ean hasita, Loiolako basilikan. Ander Telleria akordeoi mesotonikoarekin arituko da, Anna Margules flautarekin eta Jorge Apodaca baxuarekin. Emanaldian Vanesa Garcia sopranoa, Elena Ruiz mezzosopranoa eta Cesar Polo tenorra ere izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide