Astelehenean bukatuko da Baigeraren bi tabernak kudeatzeko proiektuak aurkezteko epea

Mailo Oiarzabal 2021ko abu. 5a, 09:19

Baigera Ieko taberna. (Azpeitiko Udala)

Proposamenak aurkezteko eta memoria teknikoa garatzeko argibideak behar dituztenek Iraurgi Berritzen agentziara jo dezakete laguntza eske, Sindikatu Zaharreko bulegoetara joanda, 943-02 60 69 zenbakira deituta edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartearen bi taberna-jatetxeen kudeaketarako lehiaketa publikoa abian du Azpeitiko Udalak, eta datorren astelehena, abuztuaren 9a, izango da Enparan kaleko zein Salbe auzoko Baigeraren egoitzetako ostalaritza zerbitzuak kudeatzeko proiektuak aurkezteko azken eguna.

Lehiaketaren oinarrietan jaso bezala, gehienez lau urterako esleituko ditu udalak Baigera Ieko eta IIko tabernak –lehen esleipena bi urterako izango da, eta urtez urte luzatzeko aukera egongo da hurrengo bietan–, eta zerbitzuaren kudeatzaileek hilero 300 euroko kanonan ordaindu beharko dute, ohiko gastuez gain.

Proposamenak aurkezteko eta memoria teknikoa garatzeko argibideak behar dituztenek Iraurgi Berritzen agentziara jo dezakete laguntza eske, Sindikatu Zaharreko bulegoetara joanda, 943-02 60 69 zenbakira deituta edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide