Lagun Onakek etzi jokatuko du denboraldi aurreko lehen lagunartekoa

Mailo Oiarzabal 2021ko abu. 5a, 16:57

Lagun Onaken Hirugarren Mailako taldea, denboraldi aurreko lehen lan saioan. (Lagun Onak)

Pasaiaren kontra ariko da Espainiako Hirugarren Mailako futbol taldea, Garmendipeko belar artifizialezko zelaian, 11:00etan hasita.

Zapatu honetan jokatuko du Lagun Onaken gizonezkoen talde nagusiak denboraldi aurreko lehen lagunartekoa. 11:00etan hasiko da neurketa eta Pasaia izango da Ander Avellanedak zuzentzen duen taldearen lehen aurkaria, Garmendipeko belar artifizialezko zelaian. Pasaia izango da, hain zuzen ere, Espainiako Hirugarren Mailako 2021-2022 ligaren lehen jardunaldian ere azpeitiarren aurkaria

Sei lagunarteko hitzordu izango ditu Lagun Onakek irailaren lehen asteburuan estreinatuko duen denboraldi berriaren aurretik. Prestaketarako neurketa guztiak Garmendipen jokatuko ditu Azpeitiko taldeak, eta dagoeneko zehaztu ditu klubak partida guztien ordutegiak, eta zer zelaitan jokatuko diren ere bai. Horrenbestez, hau da udako partiden egutegi osatua:

  • Lagun Onak-Pasaia, abuztuaren 7an, 11:00etan, belar artifizialezko zelaian.
  • Lagun Onak-Anaitasuna-Real Sociedad C (hiruko torneoa, abuztuaren 14an, 10:00etan, Garmendipeko zelai nagusian.
  • Lagun Onak-Elgoibar, abuztuaren 18an, 11:30ean, belar artifizialezko zelaian.
  • Lagun Onak-Aretxabaleta, abuztuaren 21ean, 12:00etan, belar artifizialezko zelaian.
  • Lagun Onak-Mutriku, abuztuaren 25ean, 11:30ean, belar artifizialezko zelaian.
  • Lagun Onak-Vitoria, abuztuaren 28an, 18:30ean, Garmendipeko zelai nagusian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide