Bi autoren arteko istripua izan da GI-631 errepidean, Lasaora iritsi aurretik

Julen Otaegi Leonet 2021ko abu. 7a, 17:59

Bi autoetako bat irauli egin da, eta suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira istripua gertatu den tokira.

16:45etan, bi autok elkar jo dute GI-631 errepidean, Lasaora iritsi aurretik, Zestoarako noranzkoan. Ertzaintzaren arabera, bi autoetako bat irauli egin da, eta une honetan (17:50) ez dute zauriturik izan al den baieztatu. Halere, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira. Garabi bat ere bada istripua izandako tokian. Bi erreietako bat itxita dago, eta auto pilaketak daude.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide