Hainbat herritarren abesti proposamenak, 'Azpeitiarren doinuak' seriean

Uztarria.eus 2021ko abu. 10a, 11:59

Musikazale askok pozik partekatu ohi dituze beren gustuko abestiak ingurukoekin. Aurrerantzean, asteazkenetan, herritar baten bost abesti gustukoenen zerrenda kaleratuko du Uztarria.eus-ek. Bihar izango da entzungai lehen zerrenda.

Hitz idatzia du erreminta nagusi hedabide honek, eta haren bidez heltzen da herritarrengana gehienetan. Bihartik aurrera, ordea, tarte berezia gordeko dio Uztarria.eus-ek musikari. Herriko hainbat pertsona ezagunek berariaz hautatutako bost abestiren zerrenda kaleratuko du asteazkenero, Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, eta herritar horiek hautatutako kanten gaineko azalpenak emango dituzte.

Bihar, asteazkena, kaleratuko du lehen zerrenda Uztarria.eus-ek: zehazki, Kepa Susperregi apaizaren bost abesti gustukoenen zerrenda entzungai izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide