Azpeitiko Bilal taldeak irabazi du Azkoitiko IX. Kriket Txapelketa

Julene Frantzesena 2021ko abu. 10a, 15:09

Bilal taldeko eta Azkoitiko Udaleko ordezkariak. (Azkoitiko Udala)

Txapelketa amaitzean hainbat garaikur banatu zituen Azkoitiko Udalak, eta hiru talde onenen sarietako bi Azpeitira ekarri zituzten: lehen saria Bilal taldeak jaso zuen, eta Arretxe taldeak, berriz, hirugarrena.

Joan zen igandean Azkoitiko IX. Kriket txapelketak hartu zituen Oteiza frontoiak, eta ehun lagun inguru aritu ziren lehian egun osoan zehar. Hamabi talde aritu ziren nor baino nor; Arabako hiru; Azkoitiko eta Azpeitiko bina; eta Donostiako, Eibarko, Zumarragako, Logroñoko eta Burgosko bana.

Txapelketa amaitzean hainbat garaikur banatu zituen Azkoitiko Udalak. Talde onenen hiru sarietako bi Azpeitira joan ziren; izan ere, lehen saria Bilal taldeak jaso zuen, eta hirugarrena, berriz, Arretxe taldeak. Bigarren saria Gasteizko taldearentzat izan zen. Sari horiez gain, baina, beste bi ere banatu zituzten: Burgosko taldeko Haseeb-ek jaso zuen jaurtitzaile onenarena, eta jotzaile onenarena, aldiz, Gasteizko Chand-ek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide