Ugaitz Kerejetaren oroimenezko hiruko torneoa izango da larunbatean Garmendipen

Julene Frantzesena 2021ko abu. 11a, 08:00

Garmendipe futbol zelaian izango dira neurketak.

Hiru talde ariko dira lehian, 10:00etan hasita: Lagun Onak, Anaitasuna eta Reala C. Iaz moto istripuz hil zen Ugaitz Kerejeta Lagun Onakeko jokalariaren oroimenezko partidak izango dira zapatukoak.

Joan zen abuztuan moto istripuz hil zen Ugaitz Kerejeta Lagun Onakeko jokalariaren oroimenezko hiruko torneoa izango da larunbat goizean Garmendipe futbol zelaian. Hiru talde ariko dira lehian, 10:00etan hasita: Lagun Onak, Anaitasuna eta Reala C.

Lehen neurketa (10:00etan) Lagun Onakek eta Anaitasunak jokatuko dute; bigarrena (11:00etan), Reala Ck eta Anaitasunak; eta hirugarrena (12:00etan), Lagun Onakek eta Reala Ck. Partidak 45 minutukoak izango dira.

Lagun Onakeko gizonen lehen taldea uztailaren hondarrean hasi zen 2021-2022 denboraldia prestatzeko lan saioekin, eta hiruko torneoa denboraldi-aurreko bigarren erronka izango da Ander Avellanedak gidatzen duen taldearentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide