Parrokia eta Bakardadearen kapera ezagutzeko bisita gidatua izango da zapatuan

Julene Frantzesena 2021ko abu. 11a, 07:00

Parrokiaren ataria.

11:00etan hasita eskainiko du saioa Vicente Davila historialariak. Bisita doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da.

Soreasuko Sebastian Donearen parrokia, Bakardadearen kapera eta Iñigoren bataio pontea bisitatzeko aukera izango da larunbatean Azpeitian. Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailak antolatutako bisitak egiten ari dira astez aste, eta zapatukoa ere Vicente Davila historialariak eskainiko du.

11:00etan hasita eskainiko du hark bisita, eta beraz, parte-hartzaileek ordu horretarako parrokiaren atarian egon beharko dute. Bisita doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo Loiolako turismo bulegora joanda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide