Azpeitiko Ekoetxeak bitxigintza tailerra antolatu du abuztuaren 22rako. Askotariko materialekin pultserak eta lepokoak egiten ikasteko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrek.
Tailerra doakoa izango da, eta bi txandatan eskainiko dute: 10:00etan eta 11:30ean. Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da 943-81 24 48 telefonora deituta eta museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora mezu bat bidalita. Abuztuaren 20a izango da horretarako azken eguna.