Udal Liburutegia zabalik da berriro ere

Julene Frantzesena 2021ko abu. 16a, 09:52

Udal Liburutegiaren kanpoaldea.

Datozen asteetan, astelehenetik ostiralera, goizez soilik egongo da irekita; 08:30etik 14:00etara, zehazki. Udako ordutegia duen bitartean, larunbatetan itxita egongo da.

Oporrak igarota, gaur, abuztuak 16, zabaldu dute berriro Enparan dorretxean kokatuta dagoen Udal Liburutegia. Datozen asteetan goizez soilik egongo da irekita, udako ordutegia izango duelako; hau da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara izango da zabalik. Uda sasoian, gainera, larunbatetan itxita egongo da eraikina.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide