Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, genero indarkeria delitua egotzita

Julene Frantzesena 2021ko abu. 16a, 11:05

Ertzaintzak Uztarria.eus-i azaldu dionez, atzo 20:00 aldean jazo zen gertakaria, eta genero indarkeria leporatuta atxilotu zuten. Gaur igaroko da gizona epailearen aurretik.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo, igandea, genero indarkeria delitua egotzita. Ertzaintzak Uztarria.eus-i azaldu dionez, 20:00 aldean jazo zen gertakaria, eta genero indarkeria leporatuta atxilotu zuten gizona. Dena den, ez du gertatutakoaren gaineko xehetasunik eman. Ertzaintzaren arabera, atxilotutako gizonak gaur deklaratuko du epailearen aurrean.

Basanderiek talde feministak indarkeria matxista kasu salatu du, eta indarkeria jasan zuen emakumeari elkartasuna adierazi dio. Honako lotura honetan irakur daiteke Basanderiekek kaleratu duen oharra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide