Indarkeria matxista kasua salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak gaurko

Julene Frantzesena 2021ko abu. 16a, 18:27

Plazan jarri dute hitzordua, 19:00etarako. Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean gauzatuko dute kontzentrazioa. Deialdiarekin bat egin du Basanderiek talde feministak. Herenegun gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Azpeitian, genero indarkeria delitua leporatuta.

Herenegun, igandea, arratsaldean, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Azpeitian, indarkeria matxista delitua egotzita, eta gertaera salatzeko eta erasotutako emakumeari babesa agertzeko elkarretaratzea deitu du Urola Erdiko Itaiak gaurko. Plazan jarri dute hitzordua, 19:00etarako. Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean gauzatuko dute kontzentrazioa. Itaiaren deialdiarekin bat egin du Basanderiek talde feministak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide