Iraurgi Berritzenen Turismo Sailak uda sasoirako prestatutako beste bisita gidatu bat izango da bihar, asteazkena. Aurreko asteetan bezalaxe, Loiola: San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa izenburupean eskainiko dute bisita, 11:00etan, Loiolako Turismo Bulegoaren aurretik hasita. Besteak beste, santutegiaren historia ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Vicente Davilak gidatuko duen bisita doakoa izango da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo Loiolako turismo bulegora joanda.