'Iñigoren garaia, Azpeitia XVI. mendean' izenburupean, bisita gidatua izango da zapatuan

Julene Frantzesena 2021ko abu. 19a, 08:00

'Iñigoren garaia, Azpeitia XVI. mendean' bisita uztailean ere eskaini zuten.

Udaletxeko arkupeetan jarri dute hitzordua 11:00etarako, eta hara joaten direnek bi ordu inguruko bisita gauzatuko dute Vicente Davilaren gidaritzapean. Aurrez izena eman beharko da.

Zapatuan, Iñigoren garaia, Azpeitia XVI. mendean izeneko bisita gidatua izango da Azpeitian. Udaletxeko arkupeetan jarri dute hitzordua 11:00etarako, eta hara joaten direnek bi ordu inguruko bisita gauzatuko dute Vicente Davilaren gidaritzapean.

Bisita doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo Loiolako turismo bulegora joanda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide