Tetraphilla Ensemble seikoteak kontzertua eskaini zuen atzo Loiolako Basilikan

Julene Frantzesena 2021ko abu. 20a, 08:42

Atzoko kontzertuko irudia. (Ignacio Arakistain)

Donostiako 82. Musika Hamabostaldiaren barruko kontzertua izan zen. Atzokoa Musika Hamabostaldia dela-eta Azpeitian egin den bigarren kontzertua izan zen.

Donostiako 82. Musika Hamabostaldiaren barruan, Tetraphilla Ensemble seikoteak kontzertua eskaini zuen atzo Loiolako Basilikan. Ad Maiorem Dei Gloriam izeneko emanaldia eskaini zuten 19:30ean hasita, Ander Telleria akordeoi jotzaileak, Anna Margules flauta jotzaileak eta Jorge Apodaca baxu jotzaileak. Haiekin aritu ziren kantuan Vanesa Garcia sopranoa, Elena Ruiz mezzosopranoa eta Cesar Polo tenorra.

Atzokoa aurtengo Musika Hamabostaldia dela-eta Azpeitian egin den bigarren kontzertua izan zen. Izan ere, abuztuaren 3an Giampaolo di Rosa organo jotzaileak eskaini zuen emanaldia, Loiolako Basilikan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide