Gipuzkoako Selekzioarekin Ribera de Duero proban parte hartzen ari dira Ekain Ajerrista eta Iker Zabaleta

Julene Frantzesena 2021ko abu. 20a, 09:49

Iker Zabaleta, Gorka Agirre eta Ekain Ajerrista.

Atracciones Sanz Epi Kristaldegiko txirrindulariak UCI MJ 2.1 mailako nazioarteko lasterketan ari dira parte hartzen atzotik. Gorka Agirre hautatzaile azpeitiarraren esanetara arituko dira bi txirrindulariak probak irauten duen bitartean.

Ekain Ajerrista eta Iker Zabaleta Atracciones Sanz Epi Kristaldegiko txirrindulariak UCI MJ 2.1 mailako nazioarteko Ribera de Duero lasterketan ari dira parte hartzen Gipuzkoako selekzioarekin. Gorka Agirre hautatzaile azpeitiarraren esanetara arituko dira bi txirrindulariak probak irauten duen bitartean, eta hark azaldu duenez, atzoko erlojupekoak baldintzatuko du lasterketa.19. postuan da taldea atzoko proba eginda.

Ez da selekzioarekin proba batean parte hartzen duen lehen aldia Ajerristarentzat; izan ere, Ain Bugey Valromey Tour eta duela lau egun amaitutako Ronde des Vallees lasterketatan izan da selekzioarekin. Ez zuen zorterik izan; lehen etapan zulatua izan zuen, eta erlojupekoan matxura izan zuen irten bezain pronto. Hala, 92. amaitu zuen lasterketako sailkapen orokorrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide