Julen Azpiazuk Donostiako Bizikrosa irabazi du

Julene Frantzesena 2021ko abu. 23a, 08:39

Julen Azpiazu –erdian– probako bigarren eta hirugarren sailkatuekin.

Azpeitiarrak proba laburrean, 3,2 kilometrokoan, parte hartu zuen zapatuan, eta 12 minutu eta 47 segundo behar izan zituen ibilbidea gauzatzeko. Gainera, denbora hori tarteko, ordura arteko errekorra hautsi du lasterkariak.

Xeye atletismo taldeko Julen Azpiazuk Donostiako Piratek antolatutako Bizikrosa lasterketa irabazi zuen larunbatean. Donostiako portuan hasi eta Urgull mendian barrena gauzatu zituzten bi distantziatako lasterketak: 3,2 kilometro eta 6,4 kilometro. Azpeitiarrak proba laburrean parte hartu zuen, eta 12 minutu eta 47 segundo behar izan zituen ibilbidea gauzatzeko. Gainera, denbora hori tarteko, ordura arteko errekorra hautsi du lasterkariak; hain zuzen ere, orain arteko denbora onena 13 minutu eta 13 segundokoa zen. Azpiazuren hitzetan, zirkuitu "gogorra" izan zen zapatukoa, "aldapa handiak eta eskailerak baitziren tartean".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide