Ignacio Otañok Lagun Onaken jokatuko du datorren denboraldian

Julene Frantzesena 2021ko abu. 23a, 09:54

Ignacio Otaño atezaina.

Hainbat urteren ostean, etxera itzuliko da, beraz, jokalari azpeitiarra. Azken urteetan, Teneriferen bigarren taldean eta Tudelanon aritu da atezain azpeitiarra.

Lagun Onak futbol taldeak jakinarazi duenez, Ignacio Otaño atezainak Azpeitiko taldean jokatuko du datorren denboraldian. Hainbat urteren ostean, etxera itzuliko da, beraz, jokalari azpeitiarra. Izan ere, futboleko lehen urratsak Lagun Onak futbol taldean egin zituen Otañok.

Lagun Onaketik Realeko harrobiko taldera egin zuen jauzi 2011n, eta etxera itzuli zen 2014. urtean, Lagun Onakeko lehen taldearekin jokatzeko. Gero, Bigarren B Mailako Real Union taldearekin aritu zen, eta 2018ko udan fitxatu zuen Tenerifek. Kanariar Uharteetako klub horretako gizonen bigarren taldean jokatu du azpeitiarrak azken bi denboraldietan. Azken denboraldia, berriz, Tudelano taldean egin zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide