Hilero bezala, abuztuan ere odola emateko aukera izango da Azpeitian, eta hil honetako ateraldia etzi, asteazkena, egingo dute Parrokiaren Soreasuko lokalean, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horretarako sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.
Osasun egoera tarteko, odola eman nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez. Hitzordua egunean bertan eskatu beharko da, 08:30etik 13:00etara bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.