Hondarrezko eskulturak egiten ikasteko tailerra egingo dute igandean Ekoetxean

Anartz Izagirre 2021ko abu. 24a, 10:11

Hondarrezko eskulturak egiteko tailerra joan den uztailean, plazan. (Anartz Izagirre)

Bi txanda izango dira: 10:00etan lehena eta 11:30ean bigarrena. Ikastaroan izena eman nahi dutenek 943-81 24 48 telefonora deitu beharko dute horretarako, edo museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora mezu bat bidali.

Igandean, hilak 29, hondarrezko eskulturak egiten ikasteko doako tailerra egingo dute Azpeitiko Ekoetxean, eta parte-hartzaileek animalien irudiak lantzeko aukera izango dute bertan. Bi txanda ezarri dituzte, 10:00etan lehena eta 11:30ean bigarrena, eta dagoeneko irekita dago horietan izena emateko epea. Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek 943-81 24 48 telefonora deitu beharko dute, edo bestela, museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora idatzi. Ikastaroa 7 urtetik gorakoei zuzendurik dago, eta adin horretatik beherakoek heldu batekin joan beharko dute saiora.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide