Kodaore judo klubak irailaren 2an ekingo dio ikasturte berriari

Anartz Izagirre 2021ko abu. 28a, 08:45

Klaseak orain arte bezala astearteetan eta ostegunetan izango dira, eta hiru adin tartetan banatuko dituzte saioak. Izena eman nahi dutenek irekita dute horretarako aukera.

Iraila gerturatu ahala ikasturte berria prestatzen hasi da Kodaore judo kluba, eta irailaren 2an ekingo diete klaseei. Ohi bezala saioa astearteetan eta ostegunetan izango dira, eta hiru adin tartetan banatu dituzte horiek; 4 eta 7 urte bitarteko haurrek 17:30ean izango dute klasea, 7 eta 12 urte artekoek 18:30ean, eta helduek, 19:30etik 21:00etara bitartean.

Aurreko ikasturtean bezala, Landeta hiribideko lehen zenbakiko bigarren solairuan emango dituzte judo eskolak (Nafer ondoan, azken solairuan). Izena eman nahi dutenek bi telefono zenbaki dituzte aukeran: 625 70 87 85 (Gorka) eta 696 33 92 29 (Juantxo). Judo klaseez gain, Aikido, MMA, Kick Boxing eta Jiu Jitsu saioak ere izaten dira bertan.

Bestalde, Koadorekoek jakinarazi dute klubeko Gorka Arregi maisuak 6. DAN-a —arte martzialetan erabiltzen den maila sistema— lortu duela aurtengo udan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide