Denbora gutxian bi uztai txapelketa irabazi ditu Xabier Iturralde errekortari azpeitiarrak. Izan ere, joan den larunbatean Escatroneko (Aragoi, Espainia) Uztai Txapelketan lehen postua bereganatu zuen Iturraldek Ander Lizarralderekin batera, eta atzo, asteartea, Martzillan (Nafarroa) jokatu zen txapelketan ere jaun eta jabe izan zen bikotea. Guztira, hamabi bikote aritu ziren nor baino nor gehiago lehian, eta Merino ganadutegiko behiekin atera ziren zezen plazara. 152. zenbakidun behia tokatu zitzaiten Iturralderi eta Lizarralderi, eta partze-hartzen azken bikotea izan ziren. "Hamabigarren bikotea ginenez, horrek aukera eman zigun txapelketa nola zihoan ikusteko", azaldu du Iturraldek.
Iturralde eta Lizarralde plazara atera aurretik, Arturo Elvira eta Javier Ezquerro errekortariek sartu zituzten uztairik gehien: zazpi. Hala eta guztiz, azpeitiarra eta villabonatarra gogotsu atera ziren lehiara, eta behiari hamalau uztai sartu ahal izan zizkioten; hau da, bigarren postuan gelditu zirenen bikoitza.