Unai Alberdik IXIL Dinastia Etxabe txapelketa irabazi du 23 urtez azpiko kategorian

Anartz Izagirre 2021ko abu. 27a, 12:00

Arbizu eta Alberdi —eskuinean— txapelketako garaikurrarekin. (Dinastia Etxabe)

Azpeitiarrak Aron Arbizu etxarriarra izan zuen bikote atzo, osteguna, Zumaian jokatutako norgehiagokan, eta Oskoz-Morgaetxebarria bikotearen aurka 5-22 nagusitu ziren.

Zumaiako Kirol Elkarteak antolatzen duen IXIL Dinastia Etxabe pilota txapelketan garaile izan da Unai Alberdi azpeitiarra, 23 urtez azpiko kategorian. Aron Arbizu etxarriarrarekin batera jokatu zuen partida Ilunpeko pilotariak, eta aise nagusitu ziren biak Oskoz-Morgaetxebarria bikotearen aurka atzo, osteguna, Zumaian jokatutako norgehiagokan. 5-22 amaitu zen partida, eta honakoa izan zen partiduko markagailuaren ibilbidea: 0-1, 1-1, 1-4, 2-4, 2-9, 3-9, 3-19, 5-19 eta 5-22. Alberdik, guztira, hamar tanto egin zituen, eta bi galdu.

Dinastia Etxabe txapelketaren antolakuntzak partidaren kronika argitaratu du Baleike.eus-en, eta bertan zehaztu duenez, "haizea alde" izan zuen azpeitiarrak: "Unai Alberdik ondo jokatu zuela esan behar da, haizea alde zuela izan bazen ere. Bere jokoa finalaurrekoan bezain ausarta eta eraginkorra ez zen izan, aurreko koadroetan batik bat, baina zazpi tanto egin zituen hala ere, eta sakez egin zituen beste hirurekin, hamar denera. Zenbaki onak dira aurrelari batentzat, eta zorionak alberditar gazteenari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide