Zilarra lortu du Tokion Izarraitz Igeri Elkarteko Isaac Pousadak entrenatzen duen Iñigo Llopis igerilariak

Anartz Izagirre 2021ko abu. 27a, 12:25

Iñigo Llopis Tokioko Paralinpiar Jokoetan. (BAT Basque Team)

100 metroko bizkarrezko proban lortu du domina donostiarrak, eta 1:06:82 denbora egin du. Robert Griswold estatubatuarra izan da probaren garailea.

Iñigo Llopis igerilari donostiarrak zilarrezko domina lortu du Tokioko Paralinpiar Jokoetan, S8 mailan, 100 metroko bizkarrezko proban. Izarraitz Igeri Elkarteko Isaac Pousadak entrenatzen du Llopis. 1:06:82 izan da donostiarrak egin duen denbora, eta Robert Griswold estatubatuarra izan da probaren garailea —1:02:55 denbora egin du, eta munduko marka ezarri du—.

Bizkar estiloko 100 metrokoan trebatzen aritu da Llopis, eta Espainiako errekorra ezarri zuen Mallorcan (Balearrak, Herrialde Katalanak), bizkar estiloko 100 metrokoan. Gaur ez ezik, abuztuaren 31n ere lehiatuko da S8 mailako estilo libreko 400 metrokoan; sailkapeneko proba izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide