Komertzioen eta ostalarien atez ateko hondakinen bilketak ohiko ordutegia izango du astelehenetik aurrera

Anartz Izagirre 2021ko abu. 27a, 15:10

Hondakinak 13:00etarako atera beharko dira astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan, 10:00etarako.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, hilak 30, komertzioen eta ostalarien atez ateko hondakinen bilketak ohiko ordutegia izango du. Beraz, astelehenetik ostiralera 13:00etarako atera beharko dute horiek zaborra, eta larunbatetan, 10:00etarako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide