Datorren igandean, irailak 5, balkoietan baratzeak egiten ikasteko tailerra izango da Azpeitiko Ekoetxean, 11:00etik 12:30era, eta dagoeneko eman daiteke izena; irailaren 3an amaituko da epea. Parte-hartzea doakoa izango da, baina interesatuek aurrez izena eman beharko dute, 943-81 24 48 telefonora deituta edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, helduei zuzendurik dago igandeko saioa.