Ibarrako (Gipuzkoa) Alurr dantza taldeak sortutako azken ikuskizuna plazaratuko du igandean Azpeitiko Soreasu antzokian, 18:00etan hasita. Gattiu izeneko ikuskizuna da Alurreko dantzari eta musikariek Soreasun plazaratuko dutena,""garai berrietarako prestatutako proposamen berria", hain zuzen. Euskal kantak eta dantzak izango dira ikuskizunaren protagonista.
Emanaldia 18:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude dagoeneko kulturaz.eus webgunean. Kultur Bonoa duten herritarrek hori erabil ahalko dute emanaldiaz gozatzeko.